%50eko aurrezpena - Biomasaren kontsumoa (egurra, pellet-a, oliba hezurra,...) eta ohiko sistemen arteko konbinazio inteligentea, gure ekonomia, ekologia eta ongizatearen aldeko aukera sendoa dira.

%50eko aurrezpena

Biomasaren kontsumoa (egurra, pellet-a, oliba hezurra,...) eta ohiko sistemen arteko konbinazio inteligentea, gure ekonomia, ekologia eta ongizatearen aldeko aukera sendoa dira.

Berokuntza eta ur beroa

Zure etxe inguruko aukera eta abantailak dira gure abiapuntu. Zurekin batera aztertzen ditugu soluzio egokienak, eskuragarri dituzun erregaiak aukeratu eta, dirua aurreztuz, etxea atseginagoa egin. Baliabideak aztertuz, zure etxerako berogintza eta ur beroarentzako aukerarik onena proposatuko dizugu.

Gas, berogailu, iturgintza eta energia berriztagarrien instalatzaile autorizatuak gara.

Unean indarrean egon daitezkeen diru laguntzak kudeatzen ditugu.